ALTZARIEN ZAHARBERRITZEKO TREBEZIAK PARTEKATUZ TOPAGUNEA

Pasa den abenduaren 20.ean Altzarien zaharberritzeko trebeziak partekatuz Topagunea ospatu genuean. Oraingo honetan, iraileko Topagunean hasia utzi genuen palez eginiko zabor ontzien proiektuari heldu genion. Proiektuak dagoeneko bere fruituak ematen ari da, gorpuzkera hartzen ari da eta taldekide guztien lana eta esperientzia partekatzearekin oso lan aberatsa aterako da. Giro bikaina, konpainia ezin hobean!

 

PAISAIA ETA KULTURA TOPAGUNEA

Urtarrila amaierarako plan ezin hobea prestatzen ari gara. Geure gertuko inguruetako aberastasuna ezagutu eta bizitzearen proposamena luzatzen dizuegu. Guztion bizipen, esperientzia eta gaitasunetatik abiatuz, orain eta hemen dugun errealitatea ezagutzearekin batera, munduko hainbat lekutara gerturatzeko aukera izango dugu…