Pasa den abenduaren 20.eko arratsaldea paregabea izan zen. Oso pertsona interesgarriak ezagutzeko aukera izan genuen, baita ondo pasatzeko aukera ere Lakaxita gaztetxeak utzi zizkigun paleen bidez birziklapen zaborrontzien “stand” bat egiten ikasten genuen bitartean. Honez gain, ezagutzak, bizipenak eta esperientzia oso aberatsa partekatzeko aukera ere izan genuen.

“Stand” hau pasa den irailean hasi ginen eraikitzen guztion artean eta piskanaka partaide ezberdinen lankidetzari esker, forma eta gorpuzkera hartzen hasia da. Lan konplexua eta gogorra izan bada ere, piskanaka fruitu ematen ari da eta egindako lan aberatsaren emaitzak ikusten hasi gara.

Topagune batetik bestera eraikitzen ari den taldea geroz eta konplizeagoa da, piskanaka elkar ezagutzen ari gara eta hain polita eta aberatsa den giroa sortzen ari da.

Mila esker parte hartzera animatu zareten guztiei eta zuen esperientzia, bizipen eta zuen aletxoa jartzera animatu zareten guztiei!