EIBARKO ANIZTASUN KULTURALAREN ASTEA 

Pasa den igande honetan Eibarko Aniztasun Kulturalaren astearen barnean ospatu den Aniztasunaren jaian egoteko aukera izan dugu. Festan parte hartu zuten elkarte eta pertsona guztiekin oso une politak bizi genituen. Aniztasun Kulturalaren astea amaitzeko era bikaina izan zen, giro paregabea; informazio guneekin, tailerrak, musika, gastronomia,…

ALTZARIAK ZAHARBERRITZEKO TREBEZIAK PARTEKATUZ TOPAGUNEA
Gaur plan alternatibo bat egin nahi baduzu, pertsona ezberdinak ezagutu eta eurekin ezagutzak, gaitasunak eta bizipenak partekatu nahi badituzu, plan paregabe bat proposatzen dizugu:
ZER: Altzariak zaharberritzeko trebeziak partekatuz.
NON: Lakaxita gaztetxean, Anaka 20, Irun.
NOIZ: 2017/12/20
ORDUA: 17:00
IZEN EMATEA: besarkadak@emaus.com/943-367534/648122783