Aste honetan, Arrasate EkoCenterreko azken Topagune/tailerra eskainiko dugu. Hilabete guzti honetan zehar aniztasuna landu dugu, ezagutzak partekatu, bizipenak eta baita gastronomia Arabiarreko hainbat plater dastatu ere. Bilera hauetan jantzien eraldaketari aplikaturiko hainbat teknika ikusi eta ikasteko aukera izan dugu, baita jantziak josteko, tratatzeko eta erabiltzeko era ezberdinen inguruan ere hainbat ezagutza partekatu ahal izan ditugu.

Bizipen erabat aberasgarria izan da, polita eta alditik aldira hobea. Mila esker Topagune/tailerretan parte hartu duzuen pertsona guztiei, izan ere zuei esker esperientzia aberasgarri eta ahaztezina izan da.

Jarraian, GOIENAkoek egin ziguten erreportaia ikusi ahal izango duzue esteka horretan klik eginez gero.

https://goiena.eus/arrasate/1511802435906-aniztasuna-ehunen-bidez-lantzen-dihardute-azaroan-zehar-emausen

Mila esker!