Ezin arratsalde hobea pasa genuen Sukaldaritza Interkulturalaren Topagunean. Pertsona anitz ezagutzeko aukera izan genuen, inoiz sukaldatu ez genituen platerak sukaldatzen ikasi genuen eta munduko herrialde ezberdinetako ohitura, hizkuntza eta kulturari buruz pixka bat gehiago jakiteko aukera izan genuen.
Sukaldaritza aitzakiatzat hartuta, elkarri buruz gehiago jakiteko aukera zabaldu zitzaigun, baita pertsona bakoitzaren bizipen eta gaitasunak partekatzeko aukera ere. Hau hala izanik, giro alai eta dibertigarria sortu zen Txirain Elkarte Kulturalean. Guzti hau elikagai ezberdinek platerei ematen zioten kolore, usain eta zapore ezberdinez lagunduta, gure aho sabaientzat gozamena suposatu zutena. Uruguayko alfajoreak dastatzeko aukera izan genuen, baita Hondurasko oilasko takoez gozatzeko aukera eta barre ugari ekarri zuen baratxuri zopa jateko aukera ere.
Mila esker horrelako giro polita sortzen lagundu zenuten guztiei, hurrenagoan gehiago eta hobeto!