BERRIAK

Ostegunean, 2017/11/08 Sukaldaritza Interkulturalaren Topagune berri bat eramango dugu aurrera. Oraingo honetan Hondurasko Oilasko Takoak, Euskal Herriko Baratxuri Zopa eta Uruguay-ko Alfajoreak egiten ikasteko aukera izango dugu. Guzti hau gonbidatu oso bereziez beterik.
DATA: 2017/11/08
TOKIA: Txirain Kultur Elkartea (Erregezaintza 34), Antiguo auzoan.
ORDUA: 17:30 etan
Izen ematera animatzen zaituztegu, tokiak mugatuak dira. Behe aldean ageri diren teléfono zenbakien bidez egin dezakezu edo gure helbide elektronikoaren bidez.
———————————————————————————————————————————————————————-
Ostegun honetan, azaroak 9. Arrasateko EkoCenterrean zai edukiko gaituzue zita oso berezi batean. Oso Topagune berezia eramango dugu aurrera, zeina guztion ekarpenei, ezagutzei eta bizipenei esker eraman ahal izango dugun aurrera. Azaroan zehar ikasiko ditugun teknika ezberdinei esker, baztertuak dauzkagun arropei bigarren bizitza bat emateaz gain, elkar aberasteko aukera izango dugu gaitasun, esperientzia eta bizipen trukeei esker.

DATA: 2017/11/09

TOKIA: Arrasateko EkoCenter eraikinean, Bidekurtzeta 2 kalean.

ORDUA: 17:30-19:30

*Ez da beharrezkoa Topagune/Tailer bakoitzean izen ematea hala nahi ez baduzu, bakarrean izen eman dezakezu, bitan, hirutan edo lauretan.

Anima zaitez eta izen eman, esperientzia berri bat izango da!