Ostegun honetan, azaroak 9. Arrasateko EkoCenterrean zai edukiko gaituzue zita oso berezi batean. Oso Topagune berezia eramango dugu aurrera, zeina guztion ekarpenei, ezagutzei eta bizipenei esker eraman ahal izango dugun aurrera. Azaroan zehar ikasiko ditugun teknika ezberdinei esker, baztertuak dauzkagun arropei bigarren bizitza bat emateaz gain, elkar aberasteko aukera izango dugu gaitasun, esperientzia eta bizipen trukeei esker.

Azaroan zehar 4 Topagune/Tailer eramango ditugu aurrera. Zita bakoitzean jantziei bizi berri bat emateko teknika ezberdin bat ikasi ahal izango dugu. Ez duzu Topagune/tailer bakoitzean izen eman beharrik hala nahi ez baduzu, bakarrean, bitan, hirutan edo guztietan izen eman dezakezu. Azaroko ostegun bakoitzean eramango dira aurrera; azaroaren 9, 16, 23 eta 30.ean arratsaldeko 17:30 etan Arrasateko EkoCenter eraikinean, Bidekurtzeta 2 kalean.

Anima zaitez eta izen eman, esperientzia berri bat izango da!