Atzo, I.M.M.E. Arrasateko elkarteko kideak lagun, (Asociación de Integración de Mujeres Musulmanas En la Sociedad Vasca) Emaús Gizarte Fundazioko Arrasateko EkoCenterra bisitatzen izan ginen, bertan aurrera eramango ditugun Topagune/Tailer oso bereziak irudikatu eta ideia berriak atera zitezen guztion lanketaren artean.

Arrasaten aurrera eramango dugun Topaguneak, lehengo urtean izan zuen hasiera, Aniztasuna lantzen aritu ginenean Arrasateko eta inguruetako hainbat eragileen artean. Aurtengo Topaguneak ere sorpresa ugari ekarriko ditu, baita pertsona anitzen elkarlana eta gaitasunen partekatzea ere.

Aurrerago eta pixkanaka honen inguruko informazio gehiago joango gara ematen, egon zaitez adi!