Atzo, urriak 22 igandea, eguraldi ez oso egonkorra medio, goiz pasa zoragarria eraman ahal izan genuen aurrera. Tolosaldeko paisaiak abiapuntutzat genituela; munduan zehar dauden kultura, ohitura, paisaia… ezberdinen inguruan aritu ginen hizketan. Pertsona anitz ezagutzeko aukera izan genuen, guztion bizipen eta gaitasunak partekatuz.

Ibilbidean zehar Tolosaldeak eskaintzen dizkigun hainbat ezaugarriren inguruan aritu ginen hizketan hainbat geldialdi eginaz. Historiari buruz hitz egiteko aukera izan genuen, bakoitzaren elikadura, ohitura eta erlijio ezberdinen inguruan ere. Hamaiketako txiki bat egiteko aukera ere izan genuen, zeinak barre algarak egiteko momentuak suposatu zituen eta momentu oso onak pasatzeko aukera ere.

Oraingo honetan, esaerak erabateko zentzua hartu zuen: “Eguraldi txarrari, aurpegi ona“… zuei esker aurpegi oso ona erakutsi genion eguraldiari, goiz zoragarria izan bait zen, mila esker!