Oraingo honetan proposamen berri batekin gatozkizue, paisaia eta kultura ezberdinez gozatu eta jakiteko aukera emango digun Topagune baten proposamena luzatzen dizuegu.
  • Urriaren 22. ean, igandean, izango da txangoa.

  • Tolosaldeko inguruetan.

  • 2-3 ordu inguruko txangoa izango da, goizean zehar eramango dena aurrera.

  • Donostia aldetik ateraz gero, goizeko 8.30 etan bilduko gara Renfeko tren geltokian. Tolosa bertatik ateraz gero, goizeko 9.30 etan itxoingo zaituztegu tren geltokian.

  • Goiz-pasa bikaina izango da, hemengo eta hango ohituren, kulturaren eta paisaien berri ikasteko eta ezagutzak partekatzeko aukera ezin hobea izango da.

  • Izen emateko 648122783/943-367534 telefono zenbakiaren bidez egin dezakezu edo besarkadak@emaus.com emailaren bidez.