Joan den astean, irailaren 27.ean, “Txoriene” telebista saiora gonbidatu gintuzten. Besarkadak ekimenaren inguruan hitz egin genuen eta sukaldean saltsan aritu ginen. Saioa Zigor Iturrieta kirolari eta aurkezlearen eskutik eman zen, gonbidatu gisa gure kide den Idurre eta Besarkadak ekimenean parte hartu duen Lauren Chicagarra izan ziren.

Hiruren artean plater paregabeak prestatzen erakutsi zizkiguten: lehenik eta behin “Chicago Pizza” egiten erakutsi ziguten eta ondoren “Pantxineta” gozo bat edozein otorduren ostean postre gisa jaketeko. Errezeta interkultural hauekin eta saioan zehar Besarkadak eta beste kontu batzuren inguruan berriketan arituz, saio bikaina ikusteko aukera izan genuen.

Saioa ikusterik izan ez zenuten guztiei jakinarazten dizuegu honako link honetan klik eginaz, saioa ikusi ahal izango duzuela. Besarkadak ekimena gonbidatu gisa joan deneko saioa eta baita Zigor Iturrietak aurkezten dituen Txorieneko beste sukaldaritza saio batzuk ere.

Link-a: Txoriene saioa, Besarkadak gonbidatu gisa.