BERRIAK

-Joan den astean, irailaren 12.ean, “Altzariak zaharberritzeko trebeziak partekatuz Topagunearekin” ekin genion Besarkadak bigarren etapari. Etapa berriari hasiera eman asmoz, talde lan polit bat eraman genuen aurrera, hala nola paleekin egindako edukiontzi haundi baten sortzea, zeinetan hiru eratako hondakinak sartu ahal izateko hutsuneak sortu genituen (plastikozko hondakinak sartzeko, paper hondakinak eta beira hondakinak). Irungo Lakaxita gaztetxean burutu genuen Topaguneak orain arte parte-hartu ez zuten pertsona ezberdinak bildu zituen, baita orain arte Topagune ezberdinetan parte-hartu dutenak ere. Ezagun eta ezezagunen artean sekulako giroa eta ezagutza trukatze polita eman zen. Giro paregabea, barreak, solasaldi ezberdinak,… guztia izan zuen Topaguneak.

-Jarraian datozen hilabeteetarako ere plangintza berezia ari gara prestatzen. Bigarren etapa honek sorpresa eta Topagune gehiago dakartza beraiekin. Irun eta Donostiaz haratago eramango dira ekintza eta sorpresa hauek, besteak beste Tolosaldean, Arrasate inguruetan, Urola Kostan… Ekintzek gai ezberdinak jorratuko dituzte, ardatz bat izango dutelarik zutabe, ezagutza, gaitasunak eta bizipenak trukatzea.

-Adi! laister jarriko dugu eta Besarkadak web orrian, Emaus Gizarte Fundazioko twitterrean, facebookean eta email bidez bidaliko dizkizuegu hurrengo Topaguneetan izen emateko data, gaia eta kokapenaren informazioa.

-TRUKEAK! Truke proposamen berri gehiago dauzkagu! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.