Beste behin, Chicagokoa den Lauren eta Zigor Iturrieta kirolari eta Txoriene telebista saioko aurkezlearekin batera esperientzia zoragarri eta aberasgarri batez gozatzeko aukera izan dugu. Txoriene telebista saiora gonbidatuak, Besarkadak ekimenaren lehenengo etapa honetako bizipen eta sukalde esperientziak transmitutu ahal izan ditugu alde batetik eta Besarkadak ekimena zer den eta nola sentitu eta bizi izan dugun helarazi ahal izan dugu

Horretarako, ezin izan du falta oso gonbidatu bereziak, Lauren, zeinak Besarkadak ekimenean parte hartu duen, zehatzago esateko sukaldaritza interkulturaleko Topaguneetan. Bera jatorriz Chicagokoa da, baina Donostian bizi da. Telebista saioak esperientzia ahaztezin bat partekatzeko aukera emateaz gain, Chicago eta Euskal Herriko plater batzuen errezetak partekatzeko aukera eman digu. Besarkadak ekimenean aurrera eramaten ditugun ekintza ezberdinetan diren kultura, ohitura eta bizipen ezberdinen trukeen pintzeladatxo bat.

Saioa irailaren 27.ean emango da, beraz Laurenek aurkeztuko duen Chicagoko Pizza eta Idurre eta Zigorrek aurkeztuko duten Pantxineten errezetak ezagutzeko zain geratu beharko gara ordura arte.

Mila esker aukera hau eman emateagaitik!