Horrelako ederki, bazkari batekin, amaitutzat jo dugu elkar ezagutza eta altzarien eraldaketaketaren lehen denboraldia. Bazkaria uztailaren 8.ean egin genuen Lakaxita gaztetxean, Irunen. Nazionalitate, adin, kultura ezberdinetako pertsonak bilduta, ezberdintasunek suposatzen duten aberastasuna ospatuz. Pertsona bakoitzak bere hondar aletxoa jarri zuen guztiokin partekatuz norberak prestatutako plater bat. Hemengo eta hango zapore ezberdinak partekatzeko aukera izan genuen, bazkalondo dibertigarri eta alaia elkarbanatuz.

Mila esker guztiokin egun paregabe hau partekatzeagatik!