BERRIAK

-Jarraian idatziriko lerroetan Aste Santu aurretik eta ondorenean aurrera eraman ditugun ekintzen berri emango dizuegu. Besarkadak altzarien berrerabilpenaren III. Topagunea eraman dugu aurrera alde batetik eta bestetik Sukaldaritza Interkulturalaren IV. Besarkadak Topagunea izan genuen asteazken honetan apirilak 26.ean.  Giro paregabeaz beteriko Topaguneak izan dira, ezagutzen partekatzea eraman delarik aurrera, ondo pasatzeko giro batean. Guzti hauek musika eta konpainia hobeaz lagundurik egon dira. Hala eta guzti ere, oraindik Topagune hauetara etortzerik izan ez duzuen guztiei hurrengoetarako gonbitea luzatzen dizuegu. Maiatzaren amaieran Irunen, Lakaxita gaztetxean burutuko dugun Topagunean parte hartzeko garaiz zabiltza.

-Oraingo honetan Arrasateko herrian murgildurik gabiltza. ANIZTASUNA hitza, kontzeptua… lantzen ari gara. Lanketa honen testigu, Arrasateko Emaus EkoCenterreko pareta izango da. Lanketa prozesu hau Arrasateko herritar, inguruko herritar eta Arrasate inguruetako artistekin ari gara aurrera eramaten. Informazio gehiago jaso nahi baduzu lanketa prozesu honi buruz, buletin honen behe aldean dauden linketan zapaldu dezakezu edo telefono zenbakira deitu.
-TRUKEAK! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.