BERRIAK
-Atzo, maiatzaren 31.ean Besarkadak, altzarien berrerabiltzearen IV. Topagunea eraman genuen aurrera. Arratsalde paregabea igaro genuen Lakaxita gaztetxean. Partaide batzuk elkar ezagutzen genuen, beste batzuk aldiz ez, baina aukera ezin hobea izan zen pertsona ezberdinekin hitz egin, bizipen ezberdinen berri jakin eta gaitasunak elkarrekin partekatzeko. Topagunea hiru lan txokotan banandu zen, eta lana bikoteka eginaz hasi ginen. Hasieran paleak moztu eta lijatu genituen, ondoren gure lanpara muntatu eta azkenik zirkuito elektrikoa gehitu genien. Topagunearen ardatza paleetan oinarritu zen, bertatik, egongela baterako edo logera baterako lanpara bat landuz. Algara artean sortu ziren pasadizoak direla eta, sormenez beteriko arratsalde paregabea igaro genuen. Aurrerago Topagune gehiago, oraindik parte hartzeko aukera izan dezakezu. Anima zaitez!

-Joan den ostiralean, maiatzak 26, festa bikaina izan genuen Arrasaten, Emaus EkoCenterrean, Zigarrola auzoan. Hilabeteak dira prozesu polit bati eman geniola hasiera; begirada ezberdinen haritik, ANIZTASUNA nola definitu, irudikatu edo nola adieraziko genuen lanean hasi ginen. Bilera irekietara gerturatu diren pertsonei esker eta Arrasateko Txatxilipurdiko gaztetxoen ekarpenei esker, egindako gogoeta eta lanaren testigua utzi genuen EkoCenterreko hormetan. Prozesu sakona izan da, aberasgarria, alaia… mila esker parte hartu duzuen guztiei!

-Joan den asteazkenean maiatzaren 24.ean,  Costa Rica-ko Oscar Jara, Herri Hezkuntzan aditua eta Soziologo ezaguna gure artean izan genuen. Lakarin izan genuen kafe-tertuliaren ildoa Kulturartekotasuna eta Partaidetza, herri hezkuntzaren ikuspuntutik izan zen. Benetan izan zen arratsalde aberasgarria, jakintzak eta bizipenak partekatzeko espazio bikaina sortu zelarik.

-TRUKEAK! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.