BERRIAK

-Joan den larunbata ekainak 17.ean MAYDAYTERRANEO ekimenaren alde aurrera eraman zen azoka solidarioan parte-hartzeko aukera izan genuen. PROEMAID eta Salvamento Maritimo Humanitorio elkarteek antolaturiko azoka izan zen, zeinak Emaus Gizarte Fundazioaren laguntza izan duen. Emaus Gizarte Fundazioak eta SHM-k jostailu birziklatuak jarri zituzten salmentan Euro baten truk. Ekintza Besarkadak ekimenaren markuaren barnean kokatu zen, zeinak  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuko Lankidetza Zuzendaritzaren bermea duen. Egun zoragarria izan zen, zeinetan pertsona anitzez inguruaturik ondo pasatzeko eta esperientzia polit hau partekatzeko aukera izan genuen. Aldi berean, SMH-k Mediterraneo itsasoan zehar bizitzak salbatzeko barku bat alokatzeko, dirua bildu ahal izan genuen egun guztian zehar.

-Pasa den maiatzean, azkeneko Topagunea eraman genuen aurrera. Baina uda guztian zehar ekintzak, elkar ulermeneko espazioak, sorpresa gehiego… prestatzen arituko gara, ondoren zuen parte-hartze eta elkarlanari eskeraurrera eraman ahal izateko. Egin dugun ibilbidean zehar zuek eginiko proposamen, inplikazio eta gomendioei esker, ezagutzak, bizipenak eta esperientzia anitz partekatzeko aukera gehiago izan dezakegu.

Mila esker parte-hartu eta zuen gaitasun, ezagutza eta bizipenak gurekin partekatzeagatik!

-TRUKEAK! Truke proposamen berri gehiago dauzkagu! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.