Joan den larunbata ekainak 17. ean MAYDAYTERRANEO ekimenaren alde azoka solidario bat eraman genuen aurrera. Salvamento Maritimo Humanitario eta PROEDAID-en ekimena, Emaus Gizarte Fundazioaren hondar aletxoak lagunduta, Easo Plazan izan ginen jostailu eta panpinak Euro baten truk saltzen. Ekintza Besarkadak ekimenaren markuaren barnean kokatu zen, zeinak  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuko Lankidetza Zuzendaritzaren bermea duen.

Egun zoragarria izan zen eta pertsona ezberdinekin hainbat ezagutza, bizipen eta gaitasun trukatzeko aukera ere izan genuen. Aldi berean, egun guztian zehar diru sortu bat bildu ahal izan genuen Mediterraneo Itsasoan zehar bizitzak salbatzen ibiliko den barku bat alokatzeko. Mila esker bertaratu zineten guztiei eta zuen hondar aletxoa ipini zenutenei.