Datorren ekainaren 17. ean Bizitza Jokoan Dago azoka ospatuko dugu. Azoka solidarioa da hau, Maydayterraneo egitasmoaren alde aurrera ermango dena. Egitasmo hau Gipuzkoako Salvamento Marítimo Humanitario eta Sevillako Proem-Aid-k jarri dute martxan.

Egitasmo hau bermatzearen helburuarekin, azoka solidario hau Donostiako Bizitruk azokaren testuinguruan kokatuko da, Topo geltokiaren ondoan. Bertan, artisautza pieza solidario eta ONG beraren produktuak jarriko dira salgai. Bestalde, Emaus Gizarte Fundazioak eta SMH-k, 1€ baten salneurri sinbolikoaren truk birziklatutako jostailuak jarriko ditu salmentan. Jasotzen den diru guztia egitasmoari igorriko zaio. Azoka goizeko 10.00 etatik, arratsaldeko 19.30 ak bitartean egongo da etengabe irekia.

Besarkadak egitasmoaren barnean kokaturik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuko Lankidetza Zuzendaritzaren bermearekin, geure hondar alea jarri nahi dugu eta Emaus Gizarte Fundazioarekin, Gipuzkoako SMH eta  Sevillako Proem-Aid-ekin batera lanean arituko da.

Hantxe izango gara! Animatuko al zara?