Pasa den ostiralean, maiatzaren 26. ean, aniztasunaren inguruan hilabeteetan zehar egin dugun lana ospatu ahal izan genuen. Arrasateko EkoCenterrean egin ditugun bilera irekietan parte hartu duten pertsonei esker eta Arrasateko Txatxilipurdiko gazteei esker, Zigarrola auzoan kokaturik dagoen Emauseko hormetan mural bat sortu ahal izan dugu. Ostiralean “amaiera” eman genion hilabeteetan zehar landutako guztiari, ANIZTASUNAREN inguruan dauzkagun begirada ezberdinei esker, gogoeta anitzen emaitzaren testigua hormetan irudikaturik geratu da.

Koloreak, musika, dibertimendua…. Ezin izan dugu hobeto ospatu egindako hausnarketa, lana,  ANIZTASUNA hitz batean, irudi batean…. Irudikatzeko.