Joan den asteko asteazkenean, maiatzen 24.ean Lakari-koen espazioetan, Zarautzen kafe-tertulia bat ospatzeko aukera izan genuen. Kafe-tertulia Oscar Jara Costa Ricako soziologo ezagun eta herri hezkuntzan aditua denaren eskutik eman zen. Arratsalde oso mamitsua izan zen, zeinetan ezagutzak, bizipenak eta esperientzia anitz partekatzeko aukera izan genuen herri hezkuntzaren ildotik. Oso aberasgarria izan zen giroan ezagutza sortzeko eta parte hartzeko aukera izan genuen. Mila esker Lakariko neskei, zeinak merkataritza-heziketarako diziplina anitzeko talde kooperatibo bat osatzen duten, helburutzat kontsumo-eredu jasangarri eta arduratsua dutenak.