ANIZTASUNAREN inguruko lan prozesu ireki baten ostean, Zigarrola/Musakola auzoko Arrasateko Emauseko hormetan utziko dugu honen testigantza maiatzaren 26.ean, arratsaldeko 17:30 etan

Belaunaldiarteko eta disziplina anitzeko pertsonen arteko partaidetzari esker, aniztasuna nola irudikatzen dugun eta ikuspuntu ezberdinetatik nola ulertzen den landu ahal izan dugu. Eskerrik asko Txatxilipurdiko haur eta gazteei ere, euren hondar aletxoa jarri bait zuten, aniztasunaren inguruko ikuspuntua adieraziz. 

Ideia, gogoeta, artisten sormen gaitasunari esker,… “amaierako irudi bat” sortu ahal izan izan dugu guztion artean, zeinak hilabete hauen buruan aniztasunaren inguruan egindako lana irudikatuko duen. Guztiei luzatzen dizuegu mural honi forma eman, alaitasuna eta animazioa ematearen gonbitea, ondo pasatzeko gogoa ekarriaz eta kolore anitzez margotu ahal izateko arropa jantziaz.