Pasa den igandean, apirilaren 30 ean, Tytti Thusberg-en kustomizazio ikastarora joateko aukera izan genuen. Cristina-Enean izan zen hitzordua, zeina hilabeteko azken igandeetan eramaten den aurrera. Goiz zoragarria igarotzeko aukera luzatu zigun ikastaroak, gainontzeko partaideekin eta Tyttirekin ezagutza ezberdinak partekatuz. Azken honek dagoeneko erabiltzen ez ditugun jantziek ematen dituzten aukeren inguruan orientatu gintuen. egin beharreko aldaketak azalduaz.