Atzo, apirilak 26, zita berezi bat izan genuen Besarkadak Sukaldaritza Interkulturalaren IV. Topagunean. Antiguo auzoko Txirain Elkartean bildu ginen guztiok arratsalde paregabe bat ospatzeko. Guztion aurkezpenen ondoren, elikagai ezberdinen inguruko xehetasun eta berezitasunak azaltzen eta ikasten hasi ginen guztion artean. Kultura eta ohitura ezberdinak direla eta bitxikeria ugari azaldu ziren, zeinak arratsalde guztian zehar algarak sortzea ekarri zuten. Brasileko txokoak bere bitxikeria, saltsa eta usainak zituen, Boliviako txokoak ere barazki usain berezi eta koloretsuak zituen eta azkenik amonaren pasten txokoaren usainek goxotasunez beteriko tokiren batera garraitzea egin ziguten. Ezin esan daiteke munduan zehar bidaiatu ez genuenik.
Momento guzti hauek Boliviako musika tresna eta erritmoez lagunduak izan ziren, gure belarriak Boliviako ahotsez gozatzeko aukera ere izan zutelarik. Elikagaien ezagutzen elkartrukea egiteaz gain, musika tresna, historia, geografia eta tokian tokiko ohitura ezberdinen inguruan pixka bat gehiago jakiteko eta elkartrukatzeko aukera bikaina izan zen bart arratsaldeko topagunea.
Mila esker parte hartu zenuten guztiei, zuen denbora eta ezagutzak guztiokin elkartrukatu eta sortu zen giroa osatzen lagundu zenutelako. Etortzeko aukerarik izan ez zenutenek, lasai, Topagune gehiago ere egongo bait dira alde batetik, eta zuen gaitasunak www.besarkadak.com gure web orriaren bidez elkartruka bait ditzakezue. Anima zaitezte eta parte har ezazu Besarkadak ekimenean, zuretzat leku bat dugu zain nahi duzun moduan parte har dezazun…