Gaurtik aurrera, martxoaren 31.etik aurrera, sukaldaritza interkulturalaren IV. Topagunean izen eman dezakezu. Donostiako Antiguo auzoko Txirain elkartean eramango da aurrera IV. Topagune hau APIRILAK 26.EAN. Arratsaldeko 17.30 etan bilduko gara elkartean bertan. Oraingo honetan Brasilgo plater bat prestatzen ikasiko dugu, “Estrogonofe de pollo”, Boliviako ohiko plater bat  “Sajta de pollo” eta postre modura “amonaren pastak” egiten ikasiko dugu, Eukal Herriko gastronomiaren parte.

Giro paregabeaz gozatu ahal izango duzu, poztasunez betea, oraindik bizi gabeko esperientzia eta bizipenez gozatuz. Sorpresaz eta giro onez beteriko arratsalde batez goza dezakegu.  Anima zaitez eta izen eman ahalik eta azkarren, plaza mugaituak dira eta! besarkadak@emaus.com gure helbide elektronikoaren bidez izen eman dezakezu edo gure telefono zenbakiaren bidez 943 36 75 34 .