Bart, martxoak 28, guztion arrean altzarien zaharberritzearen III. Topagunea eraman genuen aurrera… izugarrizko arratsalde polita pasa genuen Lakaxitako espazioetan. Atzo arratsaldean egin zuen giro eta eguraldiak asko lagundu zigun, izan ere spray eta margo ezberdinekin kanpoan margotzeko aukera izan genuen, ingurune paregabe, lasai eta atseginean.

III. Topagune hau altzarten funtzionaltasun aldaketan zogoen oinarrituta, hala nola, honako altzari hauek aldatzeko aukera izan genuelarik; aulki bat, eskailerak, liburuak, tamainu ezberdineko kajoiak… Ekintza bikoteka planteatu zen, modu honetan talde txiki bakoitzak altzari ezberdin batean lan egin zezan. Segituan sortu zen Topagunera gerturatu ziren partaideen artean hartu-emana, giro atsegin, alai eta irribarrez betea segituan sortu zelarik. Espazio honek altzariak ikusteko era berri bat ireki zigun, beste funtzionaltasun bat emateko ikuspegia zabalduz, bizitza berri bat emateko aukera ireki zen, baita kolore ezberdinez margotzeko abagunea zabaldu ere.

Mila esker Besarkadak Topagunean parte hartzeko aukera izan zenuten guztiei, zuei esker arratsalde zoragarri batez gozatzeko aukera izan bait genuen; ideak, bizipenak, esperientziak… partekatzeko aukera izanik.