• Gaur, martxoak 28, Irunen, Lakaxita gaztetxearen espazioetan bilduko gara Altzarien Zaharberritzearen III. Topagunea aurrera eramateko arratsaldeko 17.30 etan. Oraindik izen emateko gairaiz zabiltza. Esperientzia eta bizipen ezberdinez ikasi eta partekatzeko aukera paregabea emango digu arratsalde apart honek.

 

  • Apirilaren 26.ean aurrera eramango dugun Sukaldaritza Interkulturalaren IV. Topagunea prestatzen hasiak gara dagoeneko. Hitzordu bikain honetan izen emateko datak laister irekiko ditugu. Antiguo auzoan kokaturik dagoen Txirain Elkartean izango da hitzordua, arratsaldeko 17.30 etan. Giro bikaina sortuko dugu guztion artean, errezeta ezberdinak ikasteko aukera ere zabalduko zaigularik, baita esperientzia eta bizipen ezberdinak partekatzeko aukera ere.

 

  • Anima zaitez gure gaitasun trukeen “txokoan” parte hartzera! Aldi berean, zure gaitasunak guztiokin partekatu ahal izango duzu. Esperientzia paregabea!