Sukaldaritza Interkulturalaren Topaguneetan sukaldatzen ikasi ditugun plateren errezetak

HARAGI ENPANADAK “VALLUNAS”, GASTRONOMIA KOLONBIARRA

Osagaiak

-Arto zuri irina 1kg

-Lau patata

-Txahal haragia 1kg

-Bi tipula

-3 udare tomate

-Gatz pixka bat

-½ l ur

-Koloretzaile horia

Nola prestatu?

Betegarria egiteko

1.-Haragia xehetu eta zartagin batean egin.

2.-Frijitua prestatzeko, típula eta tomatea gatz pixka batekin zartaginean egin.

3.-Patatak egosten jarri eta ondo mamurtu.

4.-Osagai guztiak ondo nahastu.

Barruko orearen prestakuntza

1.-Arto zuri irinari pixkanaka ½ ur botatzen joan koloretzailearekin batera eta guztia ondo oratu, ore leun eta malgu bat lortu arte.

2-Ondoren, enpanadei eman nahi zaien tamainua emanaz eta hauek olio bero-berotan frijitu.

On egin!