Sukaldaritza Interkulturalaren Topaguneetan sukaldatzen ikasi ditugun plateren errezetak

EUSKAL SHUSHIA, EUSKAL GASTRONOMIA

Osagaiak

-Aza hostoak

-Kalabaza laurdena

-Tipula bat

-Azenario bat

-Oliba olio pixka bat

-Gatz pixka bat

-Banbu estera bat (edo antzeko itxurako zerbait)

Nola prestatu?

1.-Kalabaza, azenarioa eta tipula lauki txikitan zatitu eta gatza eta olioarekin su altuan salteatu.

2.-Ondoren su baxuan, 30 minutuz erregosi.

3.-Beste aldetik, lapiko batean ura gatzarekin irakiten jarri eta aza hostoak gehituko ditugu irakite puntua hautsi gabe. Kolorez aldatzean eta jateko moduan daudenean atera eta ura kendu.

4.-Sushia prestatzeko aza hostoak banbu esterilaren gainean jarri, bi hiru hostoa kapa sendoa lortzeko.

5.-Jarraian, barruan barazki gozoen erregosia gehitu. Banbuzko esteraren laguntzaz sushia kiribildu, eta gutxi gora behera 2 cm-ko zatietan moztu.

Ordu artean jateko mokadu gozoa!