BERRIAK

  • Otsailaren 22 eta 23.ean, komunitate inklusiboak, kulturartekotasuna eta partaidetza gaitzat zuten hitzaldi eta mintegiak eraman genituen aurrera Besarkadak ekimenaren eskutik. Ekintzetan parte hartzerik izan ez zuten pertsonek, Teresa Aguado-Odina, Fernando de la Riva, Iune Polo eta Assumpta Ayerdiren eskutik eman zen hitzaldia honako esteka honetan dute ikus eta entzungai: Komunitate inklusiboak, interkulturalitatea eta partaidetza.
  • Fernando de la Rivak aurrera eraman zuen mintegian, testuinguru interkultural batean, komunitate inklusiboak eraikitzeko metodologia partehartzaile baterako gako batzuk lantzeko aukera izan genuen. Esperientzia aberasgarria, izan ere pertsona eta elkarte ezberdinekin lan egiteko aukera izan genuen, ikuspuntu eta mira ezberdinetatik edanez.
  • Altzarien zaharberritzearen III. Topagunearen ateetan gaude dagoeneko. Martxoaren amaieran zita bat duzue Lakaxitaren espazioetan.  Gurekin partekatutako ekarpenei, bizipenei eta esperientziei esker, topagune hau hobetuz eta osatuz joan ahal izan gara. Egurrak dauzkan gaitzen inguruan ikasi ahal izan dugu, paleak altzari ezberdinetan bilakatzen ikasi dugu eta baita itxura aldatu ere. Mila esker guztiei pixkanaka ekintza hobetuz joan bait gara guztion artean eta horrelako giroa sortzen lagundu diguzuelako Besarkada zita bakoitzean.