Bart, otsailak 22, gure artean 4 hizlari benetan aparten hitzaldiez gozatzeko aukera izan genuen; Teresa Aguado-Odina, Fernando de la Riva, Iune Polo eta Assumpta Ayerdi. Eszenatoki erabat positiboa, eraldaketarako esperantzaz beteriko topalekua. Besarkadak ekimenaren eskutik eman zen hitzaldiaren ildo nagusia komunitate inklusiboak, interkulturalitatea eta partaidetza izan baziren ere, gogoeta eta elkarrekintza giro aberasgarria sortu zen. Mila esker gurekin parte hartu zenuten guztiei. Parte hartzeko aukerarik izan ez zenuten guztiei proposamen berri bat luzatzen dizuegu gaurko, 2017/02/23-rako. Aukera berri bat duzue Fernando de la Rivak aurrera eramango duen mintegian parte hartu nahi izanez gero. Donostiako alde zaharreko “La Cripta” udal liburuteagian izango da hitzordua, San Jeronimo kalean arratsaldeko 18.00 etan. Landuko den gaia testuinguru interkultural batean, komunitate inklusibboak eraikitzeko metodologia hartzaile baterako gakoen lanketa izango da. Anima zaitez!