Atzo, otsailaren 14.ean, Sukaldaritza Interkulturalaren III. Topaguneaz gozatzeko aukera izan genuen. Alemania, Kolonbia eta Euskal Herriko platerak sukaldatzen ikasteko aukera izan genuen. Euren bizipen, esperientzia eta gaitasunak partekatu zituzten pertsona ezberdinak ezagutzeko abagunea izan genuen. Ohitura, kultura eta ezagutzetan anitza eta aberatsa den talde bat osatu genuen. Guztien artean prestatu genuen afariaz gozatzeko aukera izan genuen, barre, historio eta kontakizun bitxien artean.