Sukaldaritza Interkulturalaren Topaguneetan sukaldatzen ikasi ditugun plateren errezetak

AZA ETA ODOLKI PASTELA, GASTRONOMIA EUSKALDUNA

Osagaiak

-Odolki bat

-Aza erdi bat

-3 Arraultza

-100 ml Esne

-Ogi xehetua

-Oliba Olioa

-Gatza

Nola prestatu?

1.-Odolkia lapikoan egosi ura eta gatzarekin; 30 minutuz su baxuan. Lapikotik atera eta azala kendu, beroan egitea komeni da. 

2.-Aza hostoak garbitu, zatitu eta lapiko batean egosten jarri ura eta gatz pixka batekin; 15 mintuz gutxi gora behera. 

3.-Behin aza egosita eta ura kenduta, arraultzak eta esnegaina gehitu eta irabiatu.

4.-Bitartean, laberako molde bat olioztatu eta ogi xehetua zabaldu.

5.-Aza orea gehitu lehendabizi eta ondoren odolkia gehitu, berriz ere aza orearekin estali.

6.-Labean sartu 30 minutuz, 200ºC-tan maria bainuan egos dadin.

7.-Epeltzen utzi, moldetik atera eta zerbitzatzeko prest.

-Lagungarri gisa, babarrun krema bat eta Ibarrako gindilak.