Joan den asteartean, urtarrilaren 24.ean, Altzarien Zaharberritzearen II. Topagunea ospatu genuen Irunen, Lakaxitaren espazioetan. Arratsalde paregabea igaro genuen, ezagutza, esperientzia, iritzi… ezberdinak partekatzeko aukera izan genuelarik, sormenez beteriko espazioa sortuaz. Apal paregabeak eta “transfer” teknikaz apaindu genituen giltzak exekitzeko altzaritxoak sortzeko aukera izan genuen.

Bestalde, Sukaldaritza Interkulturalaren III. Topagune berri bat antolatzen ari garela iragarri behar dizuegu. Hemego eta hango platerak sukaldatzen ikasteko aukera bat duzu hemen. Ideiak, gaitasunak eta esperientziak partekatzeko aukera izango duzu Topagunean, zeinetan elikagai aniztasun haundia aurkitzeko aukera izango duzun eta baita konpainia ederra ere. Aurki iragarriko dugu kartel bidez noiz, non eta nork eskainiko digun bere herrialdeko plater gozo baten aurkezpena.

Anima zaitez parte hartzera guztiokin eta partekatu arratsalde aberats bat!