Sukaldaritza Interkulturalaren Topaguneetan sukaldatzen ikasi ditugun plateren errezetak

BASTILA, GASTRONOMIA ARABIARRA

Osagaiak

-Almendra kg 1

-2 Oilasko bular oso

-4 Oilasko izter eder

-2 kg tipula (8 Tipula eder)

-2 Tipula hortz

-Martorria (Perrexil mota bat)

-12 Arraultza

-Erramu hosto  1

-500 g azukre hauts

-Kanela hautsa 2 pote

-Gurin kaxa haundi bat

-Hostopil masa pakete bat (Guarjar Bastilla)

Nola prestatu?

Lehen zatia

1.-Olio pixka bat jarriko dugu lapiko batean eta bertan 6 tipula pikatu botako ditugu baratxuri zatiekin batera. Guztia su txikian egiten utziko dugu (4 minutu inguru).

2.-Oilaskoa gehituko diogu (izter eta bularrak) eta guztiari eragingo diogu dena ondo nahas dadin.

3.-Guzti hau lapikoan utziko dugu ondo egin dadin. Ondoren, kafe goilarakada bat gehituko diogu, gatz pixka bat eta espezieak (kurkuma, piperbeltza, kuminoa, azafraia).

4.-Su baxuan egiten utziko diogu, noizean behin kontu eginez ondo nahasiaz, ez dadin itsatsi azpira.

5.-20 minutu beranduago 2 baso ur gehituko dizkiogu eta egosten utziko diogu (10 minutu). Ondoren, sua itzaliko dugu.

-Behin sua itzalia dugunean, oilasko lapikotik aterako dugu eta hozten utzi.

Bigarren zatia

1.-Errezetaren lehenengo zatia amaitua dugunean, oilaskoa egin dugun lapikoan geratzen den salda berriz ere berotuko dugu, baina oraingo honetan zartagin batean.

2.-Berriz ere beroa dagoenean arraultzak gehituko dizkiogu guztiarekin ondo nahasteko. Banan banan bota behar dira pixkanaka joanaz nahasten, lasai. Sutan utziko dugu zartagina elikagai guztiak ondo “lehortu” eta dena ondo loditu dadin.

Hirugarren zatia

1.-Egunean bertan edo aurreko egunean (hobe lehenago) almendrak prestatu behar dira.

2.-Lapiko batean egosi behar dira eta ondoren zuritu.

3.-Ondoren olio pixka batekin pixka bat frijituko digu zartagin batean.

4.-Behin frijituak daudela ehogailu batean birrinduko ditugu eta kanela goilarakada txiki bat gehituko diogu.

Laugarren zatia

1.-Laugarren eta azken hurratsa, Bastilla muntatu behar dugu.

2.-Azpil borobil batean hostopil xafla bat ipiniko dugu zeina brotxa baten laguntzaz gurinarekin koipetuko dugun.

3.-Hostopila xabla borobilak irduian moduan ipiniko ditugu eta elikagai guztiak barnean sartuko dizkogu.

                       -Zartaginean dugun orea oinarritzat hartuta, hostopila erdian jarriko dugu.

                       -Oilaskoa papurtu eta oreari gehituko diogu.

                       -Almendrak botako dizkiogu.

                       -Lorea isten joango gara, beste hostopil borobil bat tapa moduan jartzen diogularik gainean.

                       -10 minututan zehar (180º)-tan Bastilla itxia labera sartuko dugu.

                       -Doratzen dela ikusten dugun arte bijilatuko dugu.

Amaierako apaingarriak

1.-Behin Bastilla egina dagoela, gainetik azukre hautsa botako diogu, elurra balitz moduan.

2.-Era horizontal eta bertikalean koadrotxo forma emanaz, kanelaz apainduko dugu Bastilla.

3.-Koadrotxoen barnean almendra batzuk ipiniko dizkiogu eta prest! ¡von a petit!