Joan den urtarrilaren 24.ean berriz ere bildu ginen Lakaxitaren espazioetan, Irunen. Oso giro ona sortu zen, barre, elkarrizketa interesgarri eta ezagutza aberats eta anitzez beteriko giroa. Altzarien zaharberritzearen II. Topagune honetan, paleak erabili genituen. Topagunea hiru ekintza interesgarritan oinarritu zen. Paleak erabiliz, guztion artean jaka esetoki bat, objektuak, elikagaiak… gordetzeko apalak egin genituen eta hain modan dagoen “transfer” teknika ikasi ahal izan genuen. Proposatu zizkiguten ekintzetatik abiatuta, oso ideia sortzaileak atera ziren, hurrengo aldietarako proposamenak…. Mila esker zuen ezagutza eta esperientziak gurekin partekatzera animatu zinenten guztiei. Gurekin parte hartzeko aukera izan ez zenuten guztiak animatzen zaituztegu hurrengo Topaguneetan parte hartzera, arratsalde aberasgarri eta dibertigarria pasako dugu!!