Iruneko Besarkadak Topagunearen atarian gaude. Oraindik garaiz zabiltza altzarien berrerabiltze eta konpontzearen Topagunean parte hartu ahal izateko… Ezagutza, bizipen eta esperientzia ezberdinen trukeak eman ahal izateko gune paregabea duzu hau. Lakaxita gaztetxearen espazioetan egingo dugu urtarrilaren 24. ean arratsaldeko 17:30 etan. Esperientzia berri honek harrituta utziko zaitu…

Gainera sukaldaritza interkulturalaren III. topagunea prestatzen ari gara Donostian. Joan zaitez prestatzen munduko toki ezberdinetako pertsonekin sukaldaritza ezagutzak partekatzeko.

Berriak dauzkagu bakarkako trikeetan! Begirada bat eman diezaiekezu berriei; alemana ikasi, igeri egiten ikasi,… Anima zaitez eta egin ezazu trukeren bat!