Sukaldaritza Multikultural Topaguneetan sukaldatzen ikasi ditugun plateren errezetak

EUSKAL PLATERA

Osagaiak

-6 patata eder

-8 arrautza

-Tipula bat

-Baratxuri ale bat

Nola prestatu?

1.-Patatak zurituko ditugu eta dado forman zati txikiak moztuko ditugu. Tipularekin berdina egingo dugu eta baita baratxuri alearekin ere.

2.-Behin zatitxoak moztu ondoren, doratu arte frijituko ditugu; patata, tipula eta baratxuria aldi berean frijituko ditugu zartagin berdinean.

3.-Arrautzak irabiatuko ditugu eta patata eta típula, arrautza nahasketa hontara botako dugu. Guztia ondo nahastuko dugu eta zartagin berora botako dugu nahasketa. 

4.-Behin alde bat gutxi gora behera egina dagoela ikusten dugunean (gustuen arabera, gutxiago edo gehiago egina), bira emango diogu arraultzopilari. 

5.-Behin arraultzopila egina dagoenean, atera eta zerbitzatu egingo dugu.