Sukaldaritza Multikultural Topaguneetan sukaldatzen ikasi ditugun plateren errezetak

PLATER TXINATARRA

Osagaiak

-Leka frantsesak 650 gr

-Txerri haragi xehatua 500gr

-4 edo 5 baratxuri hortz

-Jenjibre sustraia

-Soja beltza

-Soja argia

-Chilli piperrak

-Sichuaneko piperbeltza

Nola prestatu?

1.-Jenjibrea bota haragi xehetuari eta dena nahasi gordin usaina jenjibreak xurgatu dezan.

2.-Irin berezia bota haragiari lehunago jartzeko edo hau izan ezean arraultzaren zuringoa bota diezaiokegu. Nahastu haragia samurra geratu dadin.

3.-Zartagin batean eguzkilore olioa berotu. Nahiko olio haragi guztia ondo frijitu ahal izateko, baina haragi guztia ez dezan estali. Haragiak kolore zurixka hartzen duenean, sukalde ardo zuria gehitu, soja saltsa iluna (ez gehiegi), ondoren dena nahasi haragiak kolore marroia izan arte. Ondoren soja saltsa argia bota eta guztia nahasi. Prozesu guzti hau su ertainean egin behar dugu. Guztia plater edo katilu haundi batera pasa.

4.-Lekak prest ditugula (haririk gabe eta 5-7 zm-ko luzeera dutela), eguzkilore oliotan frijituko ditugu, leken azala pixka bat zimurtzen dela ikusten dugun arte. Plater edo bol batean jarri.

5.-Olio pixka batekin, jengibre zatitxoak, baratxuri zatitxoak, chili piper lehorrak eta Sichuango piperbeltza frijitu.

6.-Azken olio frijitu honi gehitu lekak eta txerri haragi xehetua. Nahastu eta gehitu gatz pixka bat.