Hona hemen Sukaldaritza Multikultural Topaguneetan sukaldatzen ikasi ditugun plater goxoen errezetak:

PLATER KOLONBIARRAK

Patacones con Hogao egiteko osagaiak:

-3 edo 4 plátano berde

-Tipula 1

-3 Tomate

-Berakatz-atal 1

-Gatza

-Piper hautsa

-Olioa

Nola prestatu?

Patacones

1.-Lehenengo platanoak zuritu eta bi behatzeko zabalera duten xerratan moztuko ditugu

2.-Zatiak olio oso beroan frijituko ditugu eta berehala atera gutxi daudela eginak oraindik

3.-Behin kanpoan daudela, zati bakoitza xafla batekin zanpatuko dugu, nolabaiteko biribilki zapal bat geratuko zaigularik

4.-Ondoren, zati zapal bakoitza berriz ere frijituko dugu ongi doratuta geratu arte

Hogao

1.-Ondoren típula dado txiki forman moztuko dugu, oliba olio zartagin batera botako dugu eta egiten utzi típula dadotxoak ia garden bihurtu arte.

2.-Tomateak zurituko ditugu, koadrotxo txikitan zatitu eta zartaginera gehituko dugu. Gatza, piperbeltza eta baratxuria gehituko diogu pixkanaka, ondoren elikagai guztiak ongi nahastu.

3.-Prozesu hau burutu ondoren, pixkat bat urritzen utziko diogu nahasketari eta ondoren Patakoiiekin batera zerbitzatuko dugu.

Aborrajado-a egiteko osagaiak:

-3 edo 4 platano heldu.

-Esne-gain bikoitzeko gazta edo beserriko gazta

-Gari-irina

-Arraultza bat

-Olioa

Nola prestatu?

Aborrajados

1.-“Platano maduro” bakoitza 3 zatitan bananduko dugu dugu.

2.-Olio beroan frijituko dugu zati bakoitza ongi doratua egon arte.

3.- Zati bakoitza olio zartagininetik atera ondoren, plastiko fin baten gainean jarri eta tabla baten laguntzaz zanpatuko ditugu.

4.-Behin platano zatiak zanpatu ditugula, barnean gazta krema bikoitza zati bat jarriko diogu eta plastiko mehearen laguntzaz platano tutuak biltzen joango gara gaztaren inguruan, gazta zilindro itsuran geratzen diren arte.

5.-Ondoren, zilindro hauek irin eta arrautza nahasketatik pasa behar dira, ondo estali eta berriz ere frijituko ditugu.

Champu-a prestatzeko osagaiak:

-Arto zuri katilukada bat

-4 baso bete ur

-Anana

-Panela eztia

Nola prestatu?

Champu

1.-Arto zuria lau ur basotan egosiko dugu hau bigundu arte.

2.-Ondoren panela zati bat uretan egosiko dugu, guztiz urtu arte, ezti itxura hartzen duen arte.

3.-Utzi artoa eta panela eztia urtu daitezen.

4.-Anana eta Loloa koadro txikitan zatituko dugu.

5.-Guztia ondo nahasi eta katilu haundi batean zerbitzatu.