BERRIAK

Azaroaren 29. ean Lakaxitan utzi ziguten espazioan altzarien zaharberritze tailerra aurrera eramateko aukera izan genuen. Bertara gerturatu ginen pertsona guztien artean giro paregabea sortu zen; jendea ezagutzeko gogotsu, umoretsu eta jakintza eta bizipenak guztiekin partekatzeko prest gerturatu zen taldea. Gaiaren inguruan ezagutzak zituztenek euren laguntza eskaini zuten eta aldiz gaiaren inguruko ezagutzarik ez zutenek, batekin eta bestearekin hitz egiten zuten ahalik eta gehien jakin asmoz. Pixkanaka eta era naturalean taldeak izaera oso polita hartu zuen, gogotsu hurrengo tailerretarako prest azalduz. Joan prestatzen, datorren urtarrilaren amaiera aldera izango da eta hurrengo Topagunea! Anima zaitez!

Abenduaren 1.ean sukaldaritza multikulturalaren II. Besarkadak Topagunea ospatu genuen. Nahiz eta hasiera batean urduritasunak nabaritu, prestakuntza aurrera joan ze adinean eta taldea osatuaz joan ginen neurrian, sukalde lapiko usain gozo eta goxoen giroan murgilduaz joan ginen. Sukaldari bakoitzak plateren eta euren herrialdeko historiatxoak kontatu zizkigun, zeinak partaideak euren bizipen eta esperientziak partekatzeko aukera zabaldu zuen. Plater ezin hobeak sukaldatzen ikasteaz gain, solasaldi polita sortu zen jakiak dastatzen genituen bitartean.