A zer nolako esperientzia polita atzokoa, Abendua hasteko plan ezin hobea izan genuen. Munduko sukaldaritza ezberdinen inguruko ezagutzak jasotzeko eta partekatzeko aukera izan genuen. Txoko ezberdinetako pertsonen esperientzia, bizikizun eta jakintzez gozatu ahal izan genuen BESARKADAK Topagune honetan. Antolaturik zeuden hiru plater zehatzez gain, Nikaraguako postre gozo eta goxoz, usain gozoz beteriko plater bereberearraz eta hain berezia den euskal “shushiaz” gain, munduko leku ugariko pertsonen bizipen, esperientzia eta konpainiaz gozatu ahal izan genuen. 

Oso giro polita izan zen bart arratsaldean, abenduaren 1.ean sortu zena Vasconia Kirol Elkartean. Nahiz eta plateretako bat bakarrik ikasteko ideiarekin gerturatu sukaldaritza multikultaralaren bigarren topaketa honetara, ezinezkoa gertatu zen hemen eta han elikagai ezberdinen inguruko historia eta prestatzeko modu ezberdinen inguruan salseatzen aritzea. Txoko eta pertsona guztietatik zeozer ikasi eta eurekin partekatzeko aukera zabaldu zen giro atsegin eta alai honetan.

Mila esker esperientzia paregabe honetan parte hartzera animatu zineten guztiei eta gonbitea luzatzen dizuet hurrengoetan ere parte hartzen jarraitzeko!