Atzo, azoraren 29. ean, I. altzarien zaharberritze BESARKADAK Topagunea ospatu genuen Irunen, zehatzago esateko, Lakaxitan. Arratsalde ezin hobea izan zen, altzarien zaharberritze prozesuan erabili ohi diren erremiten inguruan gehiago jakin eta saltseatzean ibili ahal izan ginen, konpainia berriaz gozatu eta baita altzarien inguruko kuriosiate eta ezaugarriei buruz gehiago jakin ere.

Tailerra hiru ataletan oinarritu zen:

1.-Barautsa, torloju, daratuluaren… inguruko teoria eta praktika.

2.-Zerratxo elektrikoarekin mozketa eta zatien lixatzearen inguruko teoria eta praktika.

3.-Egurrak izan ditzakeen gaixotasunen inguruko ezagutzak eta hauek sendatzeko erak, altzarien gaztetze eta itxuraldatzearen bidez.

Oso giro bikaina sortu zen, ia guztiak ezezagunak izan baginen ere, geure artean berehala sortu ziren loturak, baita hizketalde interesgarriak ere, tailerraren inguruan eta honez haratàago zijoazenak ere. Oso giro goxoaz gozatu ahah izan genuen, baita errepikatzeko asmoa ere, proposamen eta iradokizun ugari izan zirelarik etorriko diren datorren aldiei begira.

Mila esker parte hartu zenuten guztiei eta mila esker era honetako giro parekaezin eta gogoangarria sortzen laguntzeagatik.