BERRIAK

Dagoeneko azaroaren 29.eko altzarien zahar berritze tailerrerako ia dena prest daukagu. Giro atseginez beteko dugu Lakaxitako espazioa; ezagutzak partekatzeko espazioa izateaz gain, berriketan aritzeko, pertsona ezberdinak ezagutzeko eta primeran pasatzeko txokoa sortuko dugu guztion artean, anima zaitez!

Abenduaren 1.ean Sukaldaritza Multikulturala aurrera eramateko espazioa irekiko dugu Vasconia Kirol Elkartean. Hemen eta hango sukaldaritza ezagutzak partekatzeko aukera zabaltzen duen BESARKADAK txokoa sortuko dugu. Ezagutzak jasotzeaz gain, giro atseginean Pio V, Bastila eta aza eta odolki pastela bezalako plater gozoak dastatzeko aukera izango dugu.

TRUKEAK! Pentsatu zeintzuk diren zure gaitasunak, proposatu geure web orriko izen emate orrian www.besarkadak.com eta partekatu. Anima zaitez zeure gaitasunak trukatzera, ziur asko dituzula eta!