Abenduaren 1.ean sukaldaritza multikulturala gaitzat duen topagunea ospatuko dugu Donostian, Vaskonia Kirol Elkartean. 17:30 etan bilduko gara Vaskonia Kirol Elkartearen atarian dagoen plzatxoan.

Topagune honetan, hiru plater oso berezi prestatzen erakutsiko digute.  3 aditu dira gurekin bilduko direnak euren ezagutzak partekatzeko. Samirak, Marokokoa izatez, Bastila izeneko plater oso berezi bat prestatzen erakutsiko digu, zeina Marokon ezkontzak, bisita bereziak, esku eskatzeetan…bezalako ospakizun berezietan prestatzen den plater bat delarik. Bestalde, Velkiz-ek, Nikaraguakoa izatez, bertako postre berezi bat egiten erakutsiko digu, hala nola Pio V deitua. Familia giroan jaten den postre oso ezaguna da. Azkenik, Donostia bertakoa den pertsona batek, bertoko eta garaiko produktuekin egindako plater berezi bat egiten erakutsiko digu, bertako elikaiei buruzko ezagutzak partekatuz.

Anima zaitez eta izen eman ezazu herrialde bateko sukaldaritza ezagutzak ikastera Abenduak 1 baina lehen gure e-mail: besarkadak@emaus.com edo telefono zenbaki bidez: 943 36 75 34 , tokiak mugatuak dira eta! Naiz eta herrialde bakarreko ezagutzak ikasi, behin platerak prestatzeaz amaituta, guztiok batera bizitako esperientzia partekatu eta dastatzeko aukera izango dugu.