BERRIAK

Urriaren 26.ean BESARKADAK ekimenaren barnean LEHEN TOPAGUNEA ospatu genuen, Vasconia Kirol Elkartean. Topaguneak sukaldaritza multikulturala zuen gaitzat, zeinak hemen eta hango sukaldari amateurrak bildu zituen. Li Yan Txinatarra da eta Txinan prestatzen den eran erakutsi zigun Leka frijituak pikantea eta espezia txinatar bereziez ondutakoak prestatzen. Mary Kolonbiarra da eta bere herriko 3 plater goxo prestatzen erakutsi zigun, “Patacones con Hogao, Aborrajados eta Champu”. Alberto Arabarra da eta patata tortila paregabea egiten erakutsi zigu. Oihana Donostiarra da eta haurrei forma eta tamaina ezberdinetako bizkotxo goxoak egiten erakutsi zien. Giro paregabea sortu zen sukaldari eta partaide ezberdinen artean, bai prestakuntza aurrera zijoan einean eta baita planter guztiak dastatzeko aukera izan genuenean ere.

Azaroaren 30.ean Irunen kokatuko dugu gure BESARKADA II. TOPAGUNEA. Oraingo honetan gai nagusia “altzariak zahar berritzeko trebeziak partekatzean oinarrituko da”. Topaguneak 3 ordu eta erdiko iraupena izango du, 17:30 etatik aurrera, altzariak biziberritzeko eta horretarako teknika eta trukotxoak erakutsiko dizkigu Sara adituak. Lekuak mugatuak dira beraz apunta zaitez gure helbide elektronikoaren bidez besarkadak@emaus.com edo teléfono zenbaki honen bidez 943 36 75 34. Topagunea musutruk! Gerturatu ongi pasatzeko prest eta partekatu zure esperientzia eta bizipenak guztiokin!

TRUKEAK! Dagoeneko hasi dira ematen lehen trukeak. Anima zaitez eta zuek ere bidali webean jartzeko burutzen dituzuen trukeak! Geroz eta gehiago zarete trukeak egitera animatzen zaretenak eta geroz eta eskaintza gehiago ari zarete egiten, sartu www.besarkadak.com webean eta bota iezaiezu begirada bat. Animatu!