Pasa den asteburu honetan Haizea Jonen baserrira joan da uzta biltzen laguntzera. Arratsalde pasa joan zen Jonen baserrira eta piperrak bildu, babarrunak aletu, intxaurrak jaso, azaloreak, kalabazak eta alberjiniak biltzen egon ondoren, Jonek Haizeari uztaren zati haundi bat eskaini zion. Haizeak pozik eraman zituen etxera Jonek oparitutako barazki goxoak. Pozik, honako argazki hauek bidali zizkigun Haizeak.