Dagoeneko guztien eskura dugu BESARKADAK buletin berria, zeina hamabost egunero zabalduko den. Hamabost egunetan zehar eskaini diren trukeen berri informatzea du helburu buletinak. Gainera, ondorengo hamabost egunetan zehar izan diren edo izango diren ekitaldi, jarduera edo jardunaldien inguruan informatuko den berrien atal bat edukiko du gure buletinak. Buletin hau posta elektronikoz bidaliko zaie trukeetan izen emanda dauden pertsonei eta aldi berean www.besarkadak.eus web orrian ere ikusgarri egongo da guztientzat.