Gure BESARKADAK saloitxoa kokatu dugun topaleku ezberdinetara gerturatu zareten pertsonei esker, truke proposamen sorta eder bat bildu ahal izan dugu. Hauek guztien inguruan informatu ahal izateko, hamabost egunero BESARKADAK BULETINA zabalduko dugu. Buletin honen helburua, hamabost egunetan zehar izan diren truke proposamenen inguruan informatzea da. Bestalde, denbora aldi honetan izan diren berrien inguruan ere buletinean idatziko dugu. Anima zaitez eta begirada bat eman!