Atzo arratsaldean, Urriaren 10.ean,  oso ekitaldi berezia izan genuen Tabakaleran. Hiritartasun Unibertsalaren Pasaportearen ekitaldea ospatu genuen, bertan GKE ezberdinetako ordezkariak izan genituelarik eta kultura eta kirol munduko zeinbait pertsonaia ezagun besteak beste. Ekitaldi guztian zehar doinu eta dantzari ezberdinek lagundu gintuzten, hala nola trikiti doinuek, jazz musikak edo Boliviako musika eta dantzarien erritmoek. Bestalde, egungo errefuxiatu eta ematen ari diren mugimendu migratzaile ezberdinen inguruan hitz egin ziguten Nathalie Père Marzanok (Nazioarteko Emaus Ordezkari Orokorra eta  HUE ko Lehendakaria, Hiritartasun Unibertsaleko Erakundea), Denis Itxasok (Gipuzkoako Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatua) eta Eba Agirrek (Gizarte aktibista). Errealitate honen inguruko zenbait ezagutza partekatu zituzten hiritarrekin, elkartrukatze eta bizikidetzaren garrantzia azpimarratuz, BESARKADAK egitasmoak guzti honetan betetzen duen papera ere azalaraziaz; esperientzia, bizipen, gaitasun edo trebezien trukeak testuinguru honetan duen garrantzia nabarmenduz.

Mila esker guztiei gurekin momentu polit hauek elkarbanatzeagatik!